CASTELLANO



KALITATEA
GEURE ZIGILUAK


Guk geuk sortutako kalitatezko hiru zigilurekin lan egiten dugu bezeroai eskeintzen dizkiogun produktuen aukeraketan orientabide moduan. Zigilu hauek berak Groseko gure denda fisikoan present daude bertan eginiko erosketan ere produktuen jatorria ezagutzen laguntzeko.



MUNO baserria PRODUKTUAK
 
Ibaetako geure baserrian ekoiztutako produktuak izendatzen dituen zigilua da. Bertan ohituraren poderioz jasotako egiteko modu eta denborak mantentzen ditugu, erakundeek esandako elementu fitosanitorioez gain. Produktua dendara iristen da behar duen garaian, behin ondutakoan, eta eguraldiak bere garapena bermatu baldin badu. Badakigu zer erein eta landatzen dugun, baina inoiz ez zer jasoko dugun, horregatik da hau gure produkturik pertsonalena eta beti mantentzen ditu kalitate maila altuenak.
 
MUNO baserriko ohiko produktuak dira, besteak beste: kuia, kuiatxoa, gaztaina, zerba, zerba morea, aza, azalorea, romaneskua, porrua, leka, babarrun potxa, errefuxa, uraza, ilarra, mizpira, sagarrak, azenarioak, pipera gorria, “dulce italiano” piperra, patata, patata gorria, San Miguel udarea, pikua, muxika, etab.



DONOSTIALDEAKO PRODUKTUAK
 
Zigilu honen bitartez bereizten dugu Donostia hiriko eremuan bertan ekoiztutako produktua, baita inguruko herrietakoa ere (Orereta, Astigarraga, Hernani, etab.). Berauen eskeintza gure aldetiko aukeraketa zorrotza pasa du dagoeneko eta horregatik gaude ziur eskeintzen duten kalitatearen inguruan. Honela, tokiko eta km0ko ekoizpen sarearen aldeko apustua egiten dugu, jasangarritasuna eta bereziki produkzio artisauak indartuaz.
 
DONOSTIALDEAKO PRODUKTUetako batzuk dira: Gurutzeta sagardoa, Larrarte sagardoa, Gross garagardoa; Ezkurtxerri txerrikiak, Pelegriñene tomatea, Goenaga esnekiak, Urkabe hestekariak, Kaiku esnekiak, etab.



EUSKAL PRODUKTUAK
 
Oinarrizko zigilu honek tokian ditugun ezaugarri ezberdinak behar dituzten produktuak inguratzen ditu, gertuko bizilagunekin elkartzen gaituzten zantzu kultural eta identitarioak azpimarratuaz. Gu gandik egon daitekeen produkzio gertukoena ezberdintzen du (mahatsa edota zainzurien kasuan, adibidez). Berriro ere eskeintza guztiak gure aldetiko aukeraketa zorrotza pasa du eta kasu honetan ere ekoizpen prozesu tradicional eta artisauak lehenesten ditugu.
 
EUSKAL PRODUKTUAKen artekoak bereizi genitzazke: Beraska ezti eta propoleoa, Baigorri kontserbak, Sarasola sagardoa, Bodegas Beramendi ardoa, Euskal Herria esnea, etab.
 
 


943 285 946
638 812 134


Nafarroa Behera Plaza, 4
20001 Donostia - San Sebastián

munomunobaserria.eus
       


Legezko oharra    |    Pribatutasun politika