CASTELLANO



PRIBATUTASUN POLITIKA


Datu pertsonalak babestea

Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean, unean-unean indarrean diren pribatutasun-gidalerroak aplikatuko zaizkizu, eta irakurri egin beharko dituzu, haiekin ados zaudela egiaztatzeko.

Webguneko inprimakiak betetzen dituzunean ematen dizkiguzun datu pertsonalak MUNO baserriaren ardurapeko fitxategietan tratatuko dira, helburu hauekin:

1. Erosi dituzun produktu edo zerbitzuen salerosketa-kontratua garatzea, betetzea eta gauzatzea, edo bien arteko beste edozein kontratu.

2. Egiten dizkiguzun eskaerei erantzutea

3. MUNO baserriaren zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa ematea, besteak beste, produktu edo zerbitzu horiei dagokienez, posta elektroniko bidez edo beste edozein komunikabide elektroniko baliokideren bidez (adibidez, SMS mezua) jakinarazpen komertzialak bidaltzea, onespen laukia markatzen baduzu soilik.

MUNO baserriak, tratamenduaren arduradun gisa, hitzematen du zure informazio pertsonala isilpean gordeko duela.

Interesdunak inprimakiren bat betetzean, zerbitzuren bat kontratatzean edo produktu bat erostean ematen duen baimenak legeztatzen du datuen tratamendua.

Aurretik baimena ematen ez baduzu, zure datuak ez zaizkio ezein erakunderi lagako.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideez eta haien tratamendua mugatzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideez baliatu edo emandako baimena ezeztatu nahi baduzu, bidali idatzi bat helbide elektroniko honetara: munomunobaserria.eus

Eskubideak erabili ondoren gustura geratu ez bazara, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan ere aurkeztu ahal izango duzu erreklamazioa.


Beste xedapen batzuk

MUNO baserriak aurrez ezer jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webguneko informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

MUNO baserriak hitzematen du EZ DUELA PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA ESKAINIKO.

MUNO baserriak hitzematen du EZ DUELA JAKINARAZPEN KOMERTZIALIK BIDALIKO HALA DIRELA ESAN GABE, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da jakinarazpen komertzial gisa hartuko MUNO baserriaren erregistratutako bezero eta erabiltzaileei bidaltzen zaien informazio oro, baldin eta informazio horren helburua bada dagoen harremanari eustea eta informazio- eta prestakuntza-lanak eta erakundearen berezko beste lan batzuk egitea.

MUNO baserria ez da izango webgunean sartzean edo webguneko informazioa erabiltzean erabiltzaileak arau aplikagarriren bat ez betetzearen erantzule.

MUNO baserria ez da izango webguneko informazioa, gaiak edo programak erabiltzearen ondorioz sortzen diren edo sor daitezkeen edonolako kalte-galeren erantzule. Webgunearen bidez erabiltzaileei hirugarrenen prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko aukera ematen dieten estekak eta hipertestua ez dira MUNO baserriarenak eta ez daude haren kontrolpean. Hortaz, MUNO baserria ez da izango haietako informazioaren erantzule, ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule ere.

MUNO baserria ez da izango hirugarrenek webgunean bertan ageri diren eta KURSAALenak ez diren marka-izen, produktu-izen eta marka komertzialak legez kontra erabiltzearen erantzule. Ez da izango, ezta ere, webgune honen bidez kontsulta daitezkeen webguneetarako esteketako edukien osotasun, egiazkotasun eta bidezkotasunaren erantzule.

Azken batean, erabiltzailea izango da webgune honetako zerbitzuak, edukiak, estekak eta hipertestua erabiltzearen erantzule bakarra.

Cookies-en politika

Jakinarazten dizugu www.munobaserria.eus webguneak cookieak erabiltzen dituela erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Zer dira cookieak?
Gure webgunean sartzeko darabilzun ekipoan instalatzen diren artxiboak dira cookieak. Haiei esker, erabiltzaileen nabigazioari buruzko informazioa bil dezakegu, eta zerbitzu hobea eskaintzeko erabil dezakegu informazio hori. Batez ere informazio estatistikoa biltzeko erabiltzen dira cookieak. Ia webgune guztiek erabiltzen dituzte cookieak.

Webgune honetan, hauen cookieak erabiltzen dira:

Cookie propioak

hizkuntza: webgune osoan erabiltzen da, erabiltzaileak hautatutako hizkuntza zehazteko.

domicilio: webgune osoan erabiltzen da, erabiltzaileak etxera bidaltzeak eskaintzen duen mezua irakurri duen jakiteko..

Zertarako erabiltzen dira datuak?
Cookie horien bidez lortzen den informazioa hainbat gauzatarako erabiltzen da; besteak beste, webgunea hobetzeko, bestelako premiak detektatzeko, eta zer hobekuntza egin behar diren baloratzeko. Horrela, zerbitzu hobea emango dugu.

Nola kudeatzen dira cookieak?
Ekipoan instalatuta dituzun cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, bai gure webgunekoak, bai beste webgune batzuetakoak, ordenagailuan duzun arakatzaileko aukeren konfiguraziora joan behar duzu. Hauek dira arakatzaile ohikoenak:

- Firefox
- Chrome
- Microsoft Edge
- Safari
- Opera

Sistema administratzeko, zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu, tartean IP helbidea, sistema eragilea eta arakatzaile mota. Gure webgunean nola nabigatzen den jakiteko datu estatistikoak dira.

Helburu berbererako, oro har Internet nola erabiltzen duzun jakiteko ere lor dezakegu informazioa, ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen den cookieen fitxategi baten bidez. Cookieek ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa dute.

Cookieek webgunea hobetzen eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen laguntzen digute; hain zuzen ere, hauek egiten:

- Kopuruei eta erabilera-ereduei buruzko estimazioak egin.

- Hobespenei buruzko informazioa gorde eta webgunea zure interesen arabera pertsonalizatu.

- Bilaketak bizkortu.

- Gure webgunera itzultzen zarenean zu gogoratu.

Cookieak onartu nahi ez badituzu, aktibatu cookieak baztertzen dituen arakatzaileko konfigurazioa. Hala ere, konfigurazio hori hautatzen baduzu, baliteke webguneko zenbait tokitara sartu ezinik geratzea, edo gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea. Webgunea cookieak baztertzeko konfiguratzen baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunean sartzen zarenean.
 
 


943 285 946
638 812 134


Nafarroa Behera Plaza, 4
20001 Donostia - San Sebastián

munomunobaserria.eus
       


Legezko oharra    |    Pribatutasun politika